XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AITOR - Poliki! Ea honek zorte bikainagoa ekarten didan.
- Eskerrik asko, eta ongi izan.
- Ba dakizu nun bizi naizen; berdin nere ama ere.
IZTUNA - Makila eskuan, bizkor ibili zen Aitor mendian zehar.
- Baina oraingoan ere berandu egin zaion, mendi-egalak utzi orduko itzal beltzak inguru guztiak maindirape zituzten; etzan bidean ezer ikusten eta aurreko ilun-abar bietan bezala, han urbil xamar zeukan ostatuan gaua ematea buruak eman zion.
- Eta holaxe egin ere.
- Badaezpadan kontuz ibilliko zen, zer gertatu ere.
- Aurreko bi gauetan ez ote zaion gero zerbait gertatu zamauekiko ta bildotsarekin?.
- Horixegaitik afal ondoren, ots, makilarena ikusita gero, banku baten gainean etzan zen lotarako, eta zurrunka asi zen beingoan lo ba lego bezelaxe.
- Ostalaria zur; uste zuen alboan zeukan makilak ere zamauak eta bildotsak bezala berebiziko ezpiritu indarren bat izango zuela.
- Beste bietan legez, mutila loak artua zegoela iruditu zitzaionean, aldatu zuen haren makila beste batekin.
AITOR - (Ez bait zegoen lo, makilari)
IZTUNA - Orduan, ostalaria jotzen asi zen makila, eman eta eman, exerleku, mahai ta banku gainetatik zehar jauzi ta saltu eraginik, orroa ta burrunbaz, honela esaten zuela: Ai ene!, ai ene! Otoi, gazte; esaiozu makilari geldi egoteko, hil behar nau eta! Geldi ezazu, ta itzuliko dizut aldatu nizudana, hau da, zamaua ta bildotsa, amen batean itzuli ere.
AITOR - (Zorra eskuratuz).
IZTUNA - Laister gelditu zen makila.
- Eta Aitor pozik, zamaua ziskuan sartu ta bildotsa
AITOR - Poztu zaitez, ama, azkenez ere eskuratu dut nahi nuena: egiazko zamaua, egiazko bildotsa eta zotz mirarigile hau.
- Berbizne egitia duzu, gezurrik esan ohi ez duena.
- Bidean izan dut estekua; ostatuan zegoen ziria sartu zidana, ta bi aldiz sartu ere.
- Baina irugarrenean arrapatu dut, zotz honi esker; artu du merezia.
- Haren